Menu Content/Inhalt

Azal-orria
AZKEN ALBISTEA, barren.eus berria daukagu
barren.eus   
2014-12-23 21:06

Barren.eus webgunea berritu dugu

EGIN KLIK HEMEN SISTEMA BERRIRA JOATEKO

1992ko abenduaren 24an ikusi zuen argia BARREN astekariak. Olentzeroren erregalua izan zen; Elgoibarko herriari eginiko oparia. Guretzako egun berezia eta seinalatua izanik, barren.eus atari berritua bistaratzeko egun egokia begitandu zaigu. Hona berrikuntza nagusiak:

Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak 2006ko urriaren 23an sortu zuen www.elgoiBARREN.net atari digitala. Hortaz, webguneak zortzi urte bete dituenean, berritu egin dugu barren.eus.
Orrialde nagusia berrantolatu dugu eta diseinua berritu, ikusgarritasunaren, eskuragarritasunaren, eta gaurkotasunaren mesedetan, baina edukiaren osotasuna mantenduta.

Era berean, gailu desberdinetan ondo ikusteko moduko diseinua egin dugu, Responsive Design-en teknikak erabiliz, gero eta zabalduago dago-eta mugikorren eta tableten bidezko webguneetarako sarbidea, baita telebista bidezkoa ere. Diseinu eta eduki guztia software librea erabiliz sortu dugula nabarmendu behar da, informatika eta programazio kontuetan laguntza eta gidaritza eskaintzen digun Aitor Lauzirikaren lanari esker.

Komunitatea, herritarren ekarpenei bide emateko

Lau atal nagusitan banatuko da eduki guztia: aktualitatea, komunitatea, mediateka eta artxiboa.
Elgoibartarren parte-hartzeari indar berria emateko asmoarekin, Komunitatea atala sortu dugu. Barren.eus osatzen dugun guztion taldea da Komunitatea. Komunitateko kideak izen-abizena duten erabiltzaileak dira, anonimoak ez diren taldeak, alegia. Benetako 'aurpegiak'. Norbanakoak edo elkarteak izan daitezke. Horiek, argazkiak, artikuluak, iruzkinak eta bestelako edukia gehitzeko aukera izango dute barren.eus atariko Komunitatea atalean.

• Artxibo erraldoia
Berebiziko garrantzia ematen diogu 1992tik hona argitaratu ditugun BARREN aldizkariaren ale guztiak (932 dagoeneko) sarean edukitzeari. Horiek berriz kontsultatzeko aukeraz gainera, Elgoibarren azken urteotan jazo denaren berri izateko aukera ematen duen artxibo erraldoia osatzen dihardugu. Izan ere, Bilaketak atalean erreferentzia bat idatziz gero, bilatzaile automatikoak, argitaratutako ale guztietan, eta 2006tik hona atarian argitaratu diren albiste guztietan, egiten du bilaketa.

EGIN KLIK HEMEN SISTEMA BERRIRA JOATEKO

 

 

Komentarioak (0)
 
Korrika agurtuko dute urtea Elgoibarren eta Mendaron
elgoibarren.net   
2014-12-23 10:25
Urteko azken eguneko lehen minutuan (abenduaren 31n, 00:01ean) hasiko da Elgoibarko San Silbestre lasterketa herrikoia, eta egun berean, arratsaldez (17:00) egingo dute Mendaron, estreinakoz aurten. Bost kilometroko ibilbidea izango dute biek.
Komentarioak (0)
 
'Elgoibar.Garai gatazkatsu baten kronika. 1765-1825' izenburuko liburua aurkeztuko dute hilaren 26an
barren.eus   
2014-12-23 09:52
Klik haundi ikusteko
Pello Arrieta eta Javier Elorza, elkarlanean idatzi duten liburua eskuetan dutela.
Pello Arrietak eta Javier Elorzak argitaratu dute, elkarlanean, Elgoibar. Garai gatazkatsu baten kronika. 1765-1825 izenburuko liburua. Urte horietan lurralde gatazkak eta liskarrak izateaz gain, gerrak eta inbasioak ere jasan zituen Elgoibarrek eta horien kontakizuna ere egin dute, hein handi batean Ignazio Bartolome Muguruza Iriondo pertsonai ilustreak bere garaian Madrilera bidalitako agiri grafiko baten arrastoan egindako ikerketa-lana baliatuta.
Komentarioak (0)
 
Banatu dituzte 2014ko Kirol Federatuaren Sariak
barren.eus   
2014-12-23 06:18
Klik haundi ikusteko
2013ko sarituak, antolatzaileekin eta mahai-inguruko parte hartzaileekin.
2014 urtean nabarmendu diren kirolari, entrenatzaile, laguntzaile, zuzendaritzako kide edo babesleak saritu zituzten atzo, Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak urtero antolatzen duen Kirol Federatuen Sarietan. Herriko 19 kirol klubek beste horrenbeste sari banatu zituzten, eta horrez gainera, Kirol Patronatuak lau sari berezi banatu zituen: Pilar Arriola, Gaizka Loiola, Imanol Garaizabal, eta Alberto Hernandezek jaso zituzten. (saritu guztien argazkiak eta merituak dauzka)
Komentarioak (0)
 
Lau boletotik batek saria izango du Elgoibarko Izarraren tonbolan
barren.eus   
2014-12-22 09:26
Klik haundi ikusteko
Elgoibarko Izarrak tonbola jarriko du bigarren urtez, abenduaren 24an. Erakunde publikoen diru-laguntza jasotzen du kultur elkarteak, baina elkartea ekonomikoki bideragarri egiteko erronkari aurre egiteko autofinantzaketa eta sustatu nahi dute, eta beste hainbat ekintzen artean, tonbola jarriko dute aurten ere Kalegoen plazan. 11:00etatik aurrera salduko dituzte boletoak, eta lautik batek saria izango du.
Komentarioak (0)
 
Eguaztenean etorriko dira Olentzero eta Mari Domingi opariak banatzera
barren.eus   
2014-12-22 09:09
Klik haundi ikusteko
 
Abenduaren 24an etorriko dira Olentzero eta Mari Domingi opariak banatzera. 11:00etan hasiko da kalejira Mendaron, eta 11:30ean Elgoibarren.
Komentarioak (0)
 
Ehun ume inguruk parte hartu zuten zapatuan Mendaroko Haur Krosean
elgoibarren.net   
2014-12-21 21:31
Hirugarren urtez jarraian, Gabonetako Haur Krosa antolatu zuen Mendaroko Txirrindulari Elkarteak zapaturako, eta Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ehun ume inguruk izena eman zuten. (argazki bilduma dauak)
Komentarioak (0)
 
Urtarrilaren 17ra arte egongo da ikusgai jaiotza mekanikoa
barren.eus   
2014-12-20 16:48
Klik haundi ikusteko
Elgojaiotza taldeak atzo (abenduak 19) jarri zuen martxan Parrokiako jaiotza. Benantzio Otaegi Elgoibarko parrokoaren bedeinkapena jaso ostean, joan den apirilean zendu zen Juan Mari Osoro "Katxo"ren alargunak eta alabak (ondoko argazkian) izan zuten jaiotzari bizia eman zion botoiari emateko ohorea.
Komentarioak (0)
 
Patrice Etchegarai lapurtarra gailendu da Elgoibarko Nazioarteko Xake Txapelketan
barren.eus   
2014-12-20 09:30
Klik haundi ikusteko
Azken partida erabakigarrian Ismael Teran xakelari sevillarrari irabazi ostean, Patrice Etchegarai lapurtarrak (ondoko argazkian) irabazi du Elgoibarko Maisuen Nazioarteko 24. Xake Txapelketa. Kevin Spraggett kanadarra geratu da bigarren eta Aleksa Strikovic serbiarra sailkatu da hirugarren postuan. Gustavo Barrenetxea elgoibartarra onenen pare aritu da eta bosgarren postuan sailkatzea lortu du. Horrez gain, Nazioarteko Maila eskuratu du.
Komentarioak (0)
 
Eguberrietako kontzertu eskainiko dute musika eskolako ikasleek, parrokian
barren.eus   
2014-12-19 12:01

Klik haundi ikusteko
Musika eskolako ikasleak Gabon kantak abesten, eskolako atarian.

 

Elgoibarko Inazio Bereziartua Musika eta Dantza eskolako ikasleek Eguberrietako kontzertua eskainiko dute gaur (abenduak 19) San Bartolome Parrokian. Era berean, Elgoibarko Udal Musika Bandak ere egitarau berezia prestatu du eguberrietarako (egitaraua dauka). 

Komentarioak (0)
 
Gehiago...
<< Lehena < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Azkena >>

Emaitzak 1 - 60 Guztira: 4546

BARRENen ikerketa


Iragarki Laburrak

Mediateka


2011

Bideo eta argazkiak



Elkarrizketak


Jose Mari Agirretxe Porrotx