Menu Content/Inhalt

Ainara PDF Inprimatu ePosta
Ainhoa Lendinez   
2014-09-23 10:02
Image
2013ko apirilean, Donostian.
2013ko maiatzean, Ondarroan.
2013ko urrian, Iruñean.
Atzo, Loiolan.
 

Askegunea: Espainiako Auzitegi Nazionalak ETAren laguntzaile jo dituen talde politikoetako kide izateagatik, atxilotzeko agindu duten pertsonei herritarren babesa agertzeko erresistentzia zibileko ekintza baketsua. Gune jakin batean poliziak atxilotu nahi duen pertsonaren inguruan herri harresia osatuz modu masiboan biltzean datza.

Herri harresia: toki batean elkarren ondoan bilduta, herritarrek egiten duten erresistentzia zibileko ekintza baketsua, bidegabe jotzen duten zerbait eragoztea helburu duena.

 

Euskal gazteria kalean ikusi nuen berriz atzo, Madrili mezu bat bidali nahian. Garaiak aldatu direla, epaiketa politikoek ez daukatela lekurik, eta uzteko Euskal Herriari nahi duen bidea egiten. Garai berriak, formula zaharrak. Kasko gorridunak bortizki oldartu zitzaizkien gazteei. Kasko gorridun haiek, lotsagabeki, ikurriña zeramaten, gainera, jantzi beltzean itsatsita.

Klik haundi ikusteko
Ainara Ladron, Elgoibarko gaztia

Atzo hasi zen 28 auzipetuen aurkako epaiketa Auzitegi Nazionalean, Madrilen, eta han igaro zuen eguna Ainarak, Segi-ko kidea izatea leporatuta.

Desobedientzia eraginkorra da?

Ezker Abertzaleak helburu bakarra dauka: herri hau askatasunera eramatea. Marko demokratiko bat lortzea da horretarako lehenengo jomuga: Euskal Herri osoko herritarrek euren etorkizuna erabaki ahalko duten markoa. Hori lortzeko, prozesu demokratiko bat jarri zuen martxan orain urte batzuk, baina espainiar eta frantziar estatuek prozesu hori oztopatzen segitzen dute. Desobedientzia presio mekanismo itzela izan liteke egungo egoerari aurre egiteko, benetan jendea eta herria aktibatzen dituena. Elkartasunetik konpromisora salto egiteko modua ere bai. Desobedientzia modu asko daude, ordea, pertsonak bezainbeste, eta guztiona batuta, aurrerapauso ikaragarriak eman ditzakegu.
 

Atzo hasi zen 28 auzipetuen aurkako epaiketa Auzitegi Nazionalean, eta desobedientziaren bidea hartu duzue: epaileari planto eginez Madrilen; herri harresia eta Aske gunea sortuz Loiolan.

Bai, 28 gazte gaude auzipetuta eta 28ok egingo dugu desobedientzia. 28 era ezberdinetan, baina funtsean, guztiok berdin. Auzitegi Nazionalari argi esan nahi diogu ez daukala inolako zilegitasunik euskal gazteria eta militantzia politikoa epaitzeko.

Epaiketa hasi berri da. Nola zaude?

Nahiko urduri nago. Gure etorkizuna erabakita daukate jada, baina lau hilabete luzez Madrilen egotera behartuko gaituzte. Min psikologiko eta kalte ekonomiko izugarria dakartza horrek. Gure bizitza eten egiten da, erabat: ikasketak, lana, familia, lagunak...

Zeintzuk dira une honetan martxan dauzkazuen dinamikak?

28ak ere libre argazki kanpaina jarri genuen martxan udan, 28ok eta atzetik datozen guztiak libre nahi ditugula adierazteko. Bestalde, irailaren 14an Herritarren Adierazpena ezagutarazi genuen Gernikan. Orain Herritarren Adierazpenarekin atxikimendu dinamika bat hasi dugu herriz herri, eta epaiketa bukatu arte eutsiko diogu. http://libre.epaiketarikez.org/ web orrialdean eman daiteke babesa.

Nola ikusten duzu Euskal Herriaren etorkizuna?

Euskal Herriaren etorkizuna argi izpiz josita ikusten dut. Gatazka konpontzearen aldeko nahia indarra hartuz doa gizartean, gero eta dinamika gehiago ari dira zabaltzen, askotarikoak eta zabalak. Jendea borrokatzen eta antolatzen ari da, prekaritatearen aurka, etxebizitza duinaren alde eta desjabetzeen kontra, baita euskal preso eta iheslari politikoen alde ere. Jendeak konponbidea nahi du, erabakitze eskubidea gauzatzea nahi du eta aldaketa horretan parte hartu nahi du gainera. Horrek guztiak, nahi eta nahiez, gobernuak mugiaraziko ditu.

Eta zure etorkizuna?

Nirea beltza. Egungo egoera politiko berrian libre egon beharko genuke eta epaiketa guztiak bertan behera geratu beharko lirateke, aurreko estrategian oinarritutako erasoak direlako. Are gehiago, aurreko ikasturteko 40 gazte absolbitu egin zituztela ikusita. Baina espainiar eta frantziar estatuek ez daukate bakerako borondaterik, eta buruak espetxera narama berriro. Denborak esango du.

Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko
Klik haundi ikusteko

 

 

 

 

 




Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

BARRENen ikerketa


Iragarki Laburrak

Bideo eta argazkiak