Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Blogak arrow Apustua
Apustua PDF Inprimatu ePosta
Asier Etxaniz   
2009-06-08 22:03
Image
Ez dakit zehatz noiz hasi ginen, baina aspaldian ohitura dut hauteskundeetan, lagun batekin apustua jokatzekoa. Sagardotegiko afaria izaten zen lehen, baina azken honetan, saria sofistikatu behar izan dugu etxeko egin beharrak tarteko, eta hara zertan geratu ginen, galtzaileak, erabakitzekotan utzi genuen kontzerturako sarrerak, autoa eta txofertza ipiniko zituela.

Apustu ezberdinak egin izan baditugu ere, oraingo honetan Elgoibarko botoekin egitea erabaki genuen, Iniziatiba Internazionalistak 800 boto baietz/ezetz. Gu bai soziologoak! Hauteskundez hauteskunde inkesten beharrik gabe sumatzeraino herrikoen bozka intentzioa...

Gaur goizean elgoibarren.net honetan emaitza ikustean, mezu bat bidali diot lagunari, 769 botorekin irabazle aitortuko ninduelakoan, baina bai zera, harrituta erantzun dit, bart 823 edo zirela, eta aktetan ere hala jaso zutelakoan zegoela.

Gerora berriak prentsara egin du jauzi eta Elgoibarren ezezik, auzoetan ere beste horrenbeste jazo da. Inpugnazioak izango dira bai eta dena delako ebazpenak ere, baina zerbaitek diost apustu hau garbi jokatzera galdua beharko nukeela.

Baina noiz ikusi duzue apustularia justiziaren izenean amore ematen, are gehiago Rubalcabaren bermea alde izanda. Zertan hasi eskua zabaltzen. Lehenbailehen kobratu eta kito! Tourreko porretan ere, ez dira kontuan hartzen positibo berantiarrak.

Kontu hau lagunarteko apustu soil bat baino ez balitz...

 

 

 

 

 




Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
Hurrengoa >

BARRENen ikerketa


Iragarki Laburrak

Bideo eta argazkiak