Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Blogak arrow Kaixo Pello,
Kaixo Pello, PDF Inprimatu ePosta
Ainhoa Mendibil   
2008-07-22 13:25
Image
     Bete dozu urte bete dauaneko. Laste badakitt berbetan ere hasiko zarala, eta igual horra bueltatzen naizenerako zeozer esaten ikasitta eukiko dozula. Poztuko nitzateke. Ni hamen nabill, potzuan beste aldian, ahal dan dana ezautu, xurgatu, gozatu nahixan. Guatemalan nao Pello, zure guateko anaixan albuan.

 Ezautu dot dauneko beran hamengo familixia. Eta ez pentsau, ez da erreza danak ezautzia, mordo bat dia eta.
 Gerson oso ondo dabill. Asko akordatzen da zurekin, eta amatxokin, aitatxokin, ta Maddi, Danel… danak aittatzen diaz egunero. Amama bixekin ere akordatzen da.
 Amama Angelak arduratuta laga zaban eta azkenengo aldixan, baina nik esaten diot, ondo zabiztela danok.
Jakin dot oso-osorik ospatu zenduela zure eguna. Barkatuko diazu atsaldeko bostetan akordau izana zure eguna zala, ta badakizu, ordurako berandu diar eitteko.
 Hamen danok primeran gabiz. Emozioz betetako egunak pasatzen gabiz, dana da berrixa, eta gogorra, eta politxa... Gersonen eskolan primeran hartu gaittue, ume danak poz-pozik daoz, eta eskolara sartu orduko hor entzuten dogu ¨seño! Seño!¨ holaxen deitzen digute eta danori!
 Gersonen anai arrebak ere oso ondo daoz. Ez dakixe ondo esaten zure izena, baina danak dakixe ondo asko zein zaran, eta zure argazki mordo bat daukez.
 Bueno politx hori, eman zure berbeta erdi ulergarri horrekin gorantzia mordo bat hor zihar, eta eiozu barre mordo bat Maddiri, berak ere hamen egon nahiko leuke eta, ados?

 Patxo haundi bat txikitxo, kontauko dizut gehixao egunak pasau ahala.
Paaaaaaaaaaaa!!!!!
 
 
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

BARRENen ikerketa


Iragarki Laburrak

Bideo eta argazkiak