Menu Content/Inhalt

Azal-orria arrow Blogak arrow Guatemalara
Guatemalara PDF Inprimatu ePosta
Ainhoa Mendibil   
2008-07-11 11:24

Image
Batzuetan pentsatzen dut bidaia hau orain urte bete inguru hasi nuela. Soton, hezitzaile titulua ateratzen geundela irakasleetako batek praktikak, nahi izanez gero Guatemalan egiteko aukera geneukala esan zigunean. Gogoratzen dut, aurpegia ere aldatu zitzaidala momentuan. Piztu egin zitzaidan aurpegia.


Beste batzuetan pentsatzen dut, Bidatz eta Jonek, Gersoni euren etxean tokitxo bat egin ziotenean hasi nuela. Pertsonatxo hark, egun batetik bestera munduko beste errealitate bat erakutsi zigunean. Eta, gure munduarekiko erakusten zuen interesak piztu zidan, bere mundua ezagutzeko interesa.Beste batzuetan pentsatzen dut, bidaia hau hegazkineko txartelak erostearekin batera hasi nuela. Nire buruari esan behar izan nionean baietz. Listo, banindoala Guatemalara. Orduan hasi nintzen sinesten, ametsetako bidaia horrek, data bat bazeukala, egun bat. Garbi daukatena da, alboan daukaten lagun handi horrek dioen moduan, bidaia hau, hasi behintzat, aspaldi hasi nuela.
 Gauero-gauero ametsetan bizitzen ditudan egoera horrek denak, eta egunean zehar Guatekin pentsatzean sabel aldean sentitutako kilikilia, eta txertoak, eta hango panfletoak irakurtzea, eta han egondako gure gidari izan den Arianekin edukitako berriketaldiak, eta argazkiak ikustea, eta nire burua han imajinatzea...

 Polita izango da, orain bi urte edozein txorakerirekin irribarrea ateratzen zidan ume beltzaran horren mundua ezagutzea, bere alboan, eta berak gurearekiko erakusten zuen interes berdinarekin. Hori, eta gehiago ere merezi dute eta.
Kontatuko dizuet gehiago, bidaiak aurrera egin ahala.
 
 
 
 
 



Notizi honen berri emateko
Aupatu-ra bidaliDigg!Reddit!Del.icio.us!Google!Facebook!

Komentarioak



Komentarioak egiteko izena eman behar duzu. Sartu hemen

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >

BARRENen ikerketa


Iragarki Laburrak

Bideo eta argazkiak